Esfingolipidoak eta kolesterola, egitura lipidoak baino gehiago
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Resumen
Esfingolipidoek, beren buru polarrean dauzkaten talde polarren bidez, geruza bikoitzean existitzen diren beste lipido batzuekin sare konplexu bat eratzeko ahalmena daukate. Sare konplexu honen eraketa, -OH eta -NH- taldeekin hidrogeno-zubiak eratuz lortzen dute hain zuzen ere. Azken urteotan, lipido-urmaelaren hipotesiaren barruan, esfingomielinaren eta kolesterolaren arteko elkarrekintza espezifikoa asko ikertzen ari da, eta ikerketa honen emaitza da, estres-egoeren aurrean, zelulen mintzetan, esfingomielina-zeramida konplexuak sortzen direla proposatu izana. Gainera, kolesterol-zeramida elkarrekintzak ere gertatzen direla erakusten duten artikuluak gero eta ugariagoak dira. Existitzen diren esfingolipido moten inguruan jartzen ari den arretak gaiaren inguruko jakinduria handitzera garamatza. Izan ere, azkenaldian, deoxiesfingolipidoak bezalako esfingolipido aldakorren eta N-azil katearen luzerak edota lipidoen asegabetze-mailek daukaten efektuaren inguruko ikerketa gehiago egiten ari dira. Aldakortasun horiek garrantzitsuak izan daitezke zeramidarekin lotutako droga terapeutiko edota gaixotasun ezberdinen tratamenduak garatzeko; horien artetik garrantzitsuenak minbiziarekin lotutako terapiak dira.