Gidatutako Unibertsitate Debatea: erizain-gaitasunak trebatzeko hezkuntza-metodologia aktiboa
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Resumen
Erizaintza-zainketek pentsamendu kritikorako gaitasuna eta argudiatzeko ahalmena eskatzen dute, eta, hortaz, unibertsitate-hezkuntzan haiek garatzeko erronka planteatzen da. Psikologiaren eta hezkuntzaren harreman estua hezkuntza-metodologia aktiboen oinarrietan islatzen da. Izan ere, Piaget eta Vigotsky psikologo garaikideen lerroari jarraituz, konstruktibismoa da metodo horien funtsa. Hortaz, ikaslea protagonistatzat hartuta, aurretiko jakintzan oinarrituko da modu aktiboan ezagutza sortzeko. Hezitzaileak, ikaslearen barne-prozesua gidatuko du, eta jakin-mina piztu. Gidatutako Unibertsitate Debatea erizaintzaren diziplinan garrantzizko diren gaitasun horiek trebatzeko irakaskuntza-tresna aktibotzat proposatzen da artikulu honetan. Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) erizaintzako graduan metodologia honen ezarpenarekin ikasleen asebetetzea lortzeaz gain, etorkizuneko praktika klinikoa aberatsagoa egingo duten konpetentziak lantzeko aukera ematen duela ikusi da. Ikasketa-prozesu aktiboek eta Gidatutako Unibertsitate Debateak, bereziki metodologia tradizionalarekin alderatuz, emaitza onuragarriak erakutsi dituzte; informazioa sintetizatu, analizatu eta ebaluatzeko ahalmena hobetzeaz gain, argudiatzeko gaitasuna ere trebatzen baita. Gidatutako Unibertsitate Debatearen bidez, hezkuntza-kulturan presente dauden praktikak aldatu eta, eduki teorikoetatik haratago, apustu egiten da erizainen eginkizun profesionalean erabilgarriak izango diren gaitasun horiek garatzearen alde.