Itsas-ingurumen iraunkorraren bidean: ia emisiorik gabeko ikerketa ontzi hibridoak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 10-09-2020
Manu Soto Iratxe Olabarri Gorka Gabina

Resumen

Itsas ingurunearen ezagutzak garrantzi handia hartu du azken urteotan, izan ere, bere iraunkortasuna bermatzea jakintza honen konpromezu nagusiena bilakatu da. Euskal Autonomi Erkidegoan itsas ingurunearen oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatua egiten duten zenbait erakunde daude. Ikerketa taldeek itsasoan dituzte euren ikerkuntza iturri nagusiak. Mota desberdinetako lagin biotiko eta abiotikoak lortzeko, arrantza ontzietan edota ikerketa ontzi ozeanografikoetan itsasoratzea ezinbestekoa izaten dute askotan. Ikerketa egiten duten ontziek garrantzi handiko eginkizuna izaten dute beti, eta egin behar den azterketaren neurrikoa izan behar du behintzat, lanen beharrizanak asetzeko. Ideia honi helduz, Euskal Herriko kostaldean jarduteko balio anitzeko ontzi baten transformazioa izango da artikulu honen lerro nagusia; goi mailako ikerkuntza eta irakaskuntza jasoko dituena. Horretarako, Ingeteam Power Technology enpresak lidertzen duen partzuergo mistoa eratu zen, erakunde pribatu zein publikoekin batera. Helburua, efizientzia energetiko altu eta emisio murritzak bermatuko dituen ikerketa eta irakaskuntza ontzi baten transformazioa da. Pasaiako Blas de Lezo Itsas Arrantza eskolako Ortze ontzia eraldatuko da, hain zuzen, propultsio sistema diesel mekaniko konbentzionaletik propultsio sistema diesel-elektrikora (hibridoa) pasatuz. Proiektua zero-emisio, ekonomia urdin eta garapen iraunkorra jasotzen duen esparruan gauzatzen da. Garapen teknologiko berritzaile honen aurrean, hainbat erabilpen aurreikusten dira: kostaldetik gertu eta ingurune babestuetan zero emisio eta baldintza akustiko baxuetan ikerketa lanak, arrantza alorreko lanbide hezkuntza, propultsio sistema berritzaileaz baliatuz goi mailako graduondoko zein doktorego ikasketak, edota nazioarteko ikerketa taldeen saretzea, besteak beste.

Abstract 378 | PDF (Euskara) Downloads 245

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Ale Berezia