ABHD6-aren inhibizioaren azterketa birmielinizazioa bultzatzeko kuprizonaren desmielinizazio primarioaren aniamalia-ereduan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 29-10-2020
Ana Bernal-Chico Andrea Manterola Susana Mato

Resumen

Esklerosi anizkoitza (EA) nerbio-sistema zentralaren (NSZ) hanturazko gaixotasun desmielinizatzailea da. Gaixotasunaren etiologia zehatza ezagutzen ez den arren, jakina da oligodendrozitoen heriotzarekin eta neuronen endekapenarekin erlazionatutako hantura-lesioak agertzen direla. Gertaera horiek dira, hain zuzen ere, ezgaitasuna eragiten dituztenak pazienteengan. Hala ere, mielinaren birsortze partziala gertatzen da, eta hobekuntza hori bultzatzeko estrategiak dira gaur egun bilatzen direnak. Endokanabinoide-sistemak EAren sintomatologia murrizteko potentziala duela frogatu dute urteetan zehar egindako ikerketek. Zentzu horretan, 2-arakidonoilglizerolaren (2-AG) degradazioa inhibitzeak dirudi estrategia terapeutikorik onena. Monoazilglizerol lipasa (MAGL) entzimak 2-AG-aren proportzio handiena degradatzen du NSZn. Entzima horren inhibizioak, bai desmielinizazioan bai konponketan onurak sustatzen dituen arren, CB1 hartzaileen desentsibilizazioa ere eragiten du. Nahiz eta ABHD familiako hidrolasa 6-k (ABHD6) 2-AG-aren kopuru txikiagoa degradatzen duen egoera basaletan, hantura-egoeretan proportzio handiagoa degradatu egiten du. Horregatik, hanturazko testuinguruetan ABHD6-aren inhibizioa proposatzen da 2-AG mailak igotzeko efektu ez desiragarriak ekiditen diren bitartean. Asmo horrekin, ABHD6-aren inhibitzaile espezifiko baten (KT182) birmielinizazio ahalmena aztertu dugu EA-ren animalia-eredu batean.

Abstract 259 | PDF (Euskara) Downloads 235

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos