Fabrikazio gehigarria ezinbesteko teknologia osasunean eta industrian: Euskadi eta Katalunia

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 29-10-2020
Aitor Tejo-Otero Felip Fenollosa-Artés Irene Buj-Corral

Resumen

Azken urteetan, fabrikazio gehigarria (FG) oso azkar garatu da hainbat sektoretan: osasuna, automobilgintza, aeronautika, etab. Aipatutako lehen sektorean, aplikazio anitzetan erabili da: prototipo eta gida kirurgikoak, scaffoldsak, inplanteak. Hobekuntza horiek gaixotasun berriei hobeto aurre egitea ahalbidetuko dute. Industriari dagokionez, fabrikazio gehigarriak aukera ematen die industria-enpresei produktuak prozesu berri ordezko batzuen bidez fabrikatzeko (produktu eta tresna arinagoak, pertsonalizatuak, etab.), hala nola automobilgintzan edo aeronautikan. Gainera, lehen pieza horien fabrikazio-prozesuaren denbora murrizten da. Artikulu honetan, bi eskualdek (Euskal Autonomia Erkidegoa eta Katalunia), medikuntza eta industria arloetan, fabrikazio gehigarriari lotutako aktibitatea berrikusi egingo da. Osasun-aplikazioei dagokienez, bai Euskadin, bai Katalunian, FGak eragin ekonomiko bera dauka bietan; industriari dagokionez, ordea, Euskadiko ekonomian eragin handiagoa dauka Kataluniarekin alderatuta.

Abstract 208 | PDF (Euskara) Downloads 251

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos