Adipogenesia, osasunaren etsai edo lagun?
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Resumen
Gantz-ehun zuria (GEZ) gorputzeko energia biltegia da eta adipozito izena duten zelulez osaturik dago. Giza gorputzean duen kokalekuaren arabera, larruazalpeko GEZ (LGEZ) eta erraietako GEZak (EGEZ) bereizten dira. Adipozitoei dagokienez, EGEZeko adipozitoak LGEZekoak baino metabolikoki aktiboagoak dira, azken hauek tamaina handiagoa eta lipidoak hartzeko gaitsaun handiagoa duten bitartean. Obesitateak GEZaren hazkunde edo hedapena eragiten du bi modutan: adipozitoen kopurua edo tamaina handituz (hiperplasia eta hipertrofia, hurrenez hurren). GEZan ematen diren aldaketa horiek, ehun honen funtzionamendu egokian eragin dezakete. Horrela, hipertrofia bidez gertatzen den GEZaren hedapena obesitatea eta honekin lotutako gaixotasun metabolikoekin erlazionatzen da. Adipozitoen hipertrofiak eta hiperplasiak obesitatearekin lotutako komorbilitateetan duten garrantziaz jabetzeko, “metabolikoki osasuntsuak diren obesoak” eta “argal faltsuak” terminoak aipatu behar daira. Lehenengoen kasuan, obesitateaz gain ez da gainontzeko asaldura metabolikorik emango. Bigarrengoen kasuan, berriz, pisu egokia izan arren zitokina hantura-eragileen maila handiagoak izaten dituzte odolean. Etorkizunari begira argi geratzen da pertsona obesoen gantz-gordailuen hedapena karakterizatu eta “metabolikoki osasuntsuak diren obesoak” zein “argal faltsuak” identifikatzea ahalbidetuko duten ikerketa gehiagoren beharra.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
hipertrofia, hiperplasia, adipogenesia, gantz-ehuna, , obesitatea