GIH-Pobreziari aurre egiteko, oinarrizko errenta behar da
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Resumen
2030eko Garapen Iraunkorrerako 1. Helburua, pobreziari aurre egiteari dagokiona, zer den gogorarazi ondoren, helburu horren egungo bilakaera eta zer neurritan betetzen den aztertu da, bai mundu mailan, bai Espainian eta Euskadin, eta bereziki aipatu dira langile pobreen kolektiboa eta gizarte-babeserako sistemak. Jarraian, ikusi da oinarrizko errenta unibertsala, baldintzarik gabea eta banakakoa eskatzea, pobreziaren atalasetik gorako zenbatekoa izango duena. Nazioarteko hainbat forotan aztertu eta planteatu den neurri bat da, bai Nazio Batuetan, bai Europako Kontseiluko Parlamentu Batzarrean, bai finantza- eta lan-munduko esparruetan. Espainian ere eskatu izan da, gizarte-lanaren, kulturaren eta osasunaren esparru profesionaletan, bai eta feminismoan, ekologismoan eta LGBTI kolektiboetan ere. Azkenik, ondorio eta gogoeta labur batzuk atera dira, non berresten baita iritsi dela unea oinarrizko errentak neurri utopikoaren kategoria alde batera utzi eta behingoz abian jartzeko, horrela pobrezia materiala desagerrarazi eta Garapen Iraunkorraren 1. Helburua bete dadin.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Esta obra está bajo una licencia internacional Creative Commons Atribución-CompartirIgual 4.0.