Garapen Iraunkorrerako Helburuei so hizkuntzen betaurrekoekin

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 19-10-2021
Ines Mª Garcia-Azkoaga Itziar Idiazabal

Laburpena

Lan honen helburua 2030 Agendako Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) eta hizkuntza-aniztasunaren arteko loturaz gogoeta egitea da. Hizkuntzak Nazio Batuen Erakundeak zehaztu dituen 17 helburuak besarkatzen ditu halabeharrez, baina 2030 Agendan ez da formulazio espliziturik egiten horri buruz. Hutsune hori agerian jartzeko, «17+1» aldarrikapena egin da, hizkuntzen helburuari buruzko (18. helburua) argudioak erakutsiz. Hizkuntza-aniztasunaren eta eleaniztasunaren gogoeta erdigunera ekarri, eta, garapen iraunkorrerako 4. helburua (hezkuntza) adibidetzat hartuta, hizkuntzak garapenaren eragile moduan duen garrantzia aztertu da artikulu honetan. 18. helbururako zerrendatxo bat ere eskaini da, «17+1» deritzon aldarrikapena nabarmentzeko. Ondorio zenbait ere atera dira, eta haien artean garrantzizkoena da hizkuntza bere horretan helburu guztietan agertu beharko litzatekeela jomuga moduan, hura delako helburu horiek erdiesteko dagoen tresna bazterrezina eta ga- rrantzizkoena.

Abstract 357 | PDF Downloads 0

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

hizkuntza-aniztasuna, garapen irankorra, ama-hizkuntza, hizkuntza gutxituak, hizkuntza ondarea, hizkuntzak eta garapena, “17 1”

Atala
Ale Berezia