Jarduera fisikoa, guztion osasuna eta ongizatea hobetzeko tresna Physical activity a tool to improve health and wellbeing for everybody
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Resumen
Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren hirugarren helburua guztiontzat eta adin guztie- tan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea da. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, jarduera fisikoa munduko hilkortasun-arriskua murrizten duen faktore garrantzitsuetako bat da. Lan honen helburua honako hau da: jarduera fisikoak eta haren modu egituratuak —hots, ariketa fisikoak— pertsona ororentzat dituen onurak laburbiltzea eta pertsona nagusietan eta populazio zaurgarrienetan dituen eraginetan sakontzea. Gaur egun, jakina da jarduera fisikoa eta ariketa fi- sikoa eraginkorrak direla gaixotasun kroniko nagusien prebentzioan eta tratamenduan. Aldi berean, pertsonen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dute. Oro har, ikertzaileak bat datoz jarduera fisikoak eta ariketa fisikoak onura nabariak sortzen dituztela adin eta egoera fisiko ia guztietako pertsonetan, baita hauskor eta zaurgarrienetan ere. Azken urteetan, au- rrerapen handiak egin dira talde horiei buruzko ikerketan. Orain dela gutxi arte, oso intentsitate baxuko mugikortasun-pro- gramak proposatzen zitzaizkien, eta gaur egun frogatu da indarra eta erresistentzia aerobikoa intentsitate handiagoan lan- tzeak onura gehiago dakarzkiela. Jarduera fisikoaren eta ariketa fisikoaren eragina ez da arlo fisikora mugatzen, zeren behatu baita eragin positiboa duela kognizioan, ongizate emozionalean eta gizarte-sareen eraketan ere. Hala ere, jarduera fisikoa onuragarria izateko, banakoari egokitua, progresiboa eta egingarria izan behar du. Etorkizunerako erronka zera da: pertsona guztiek beren neurriko jarduera fisikoa egiteko aukera izatea, guztien osasuna eta ongizatea hobetzeko. Horrek Nazio Batuen 2030 Agendaren hirugarren helburua betetzen lagunduko digu.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Esta obra está bajo una licencia internacional Creative Commons Atribución-CompartirIgual 4.0.