2030 Agendako helburuetatik lurra-ura hartzera

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 09-11-2021
Ane Zabaleta
Eñaut Izagirre
Maite Meaurio
Maria Valiente
Jesus Angel Uriarte
Iñaki Antiguedad

Laburpena

Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren hiru dimentsioei (ekonomikoa, soziala eta ingurumenarena) lurraldearena gehitu behar zaie, ekintza-planak gauzatzeko ezinbesteko ingurune fisikoa baita. Hortik dator hidrologiatik ari garen ikertzaileok iraunkortasunari egin diezaiokegun ekarpena: ura eta lurra uztartuta lurralde dinamikoak erresiliente egiteko bidean ezagutza sortzea, erabakietan eragiteko. Iraunkortasuna zutabe hartuta, uraren kudeaketan ohikoa den ibai-ikuspegia aldatu eta arro-ikuspegia ezarri beharra dugu, eta ibai-arroa (ura + lurraldea) lurralde-antolamenduaren oinarrizko unitate biofisiko bihurtu. Hala, klima-aldaketaren aurrean ezartzen diren arintze- eta egokitze-politiken bateragune bihurtzen da ibai-arroa, bi estrategia horien arteko sinergiak eta helburu-gatazkak identifikatzea errazten duen heinean. Izan ere, klima-aldaketarekin lotutako mundu mailako arintze-politiken oinarriak karbonoa bahitzea eta horri lotuta lurraldea basotzea dira neurri handi batean, basotzeak klima-aldaketara egokitzeko ekar ditzakeen albo-kalteak kontuan izan gabe. Lurraldearen funtzio hidrologikoek eragina dute uraren kantitatean, kalitatean, kokapenean eta denboran, zeren eta ura metatzen, mugitzen etaeraldatzen baitute. Beraz, lurraldeak uraren erregulatzaile gisa duen funtzioa onartuz gero, baliabide hidrologikoen kudeaketa ulertzeko modua aldatuko litzateke, baita egokitzera bidean lurraldearen kudeaketan zerbitzu hidrologikoak barneratzea erraztuko ere. Horretarako, beharrezkoa da tokiko eskalari lotutako ezagutzen eta helburuen arteko gatazkak eta sinergiak zein diren jakitea. Alde horretatik, bizi dugun ziurgabetasun-aroan, auzi horiek argitzera bideratu behar genituzke ikerketa-bide nagusiak, haiek egoki kudeatzeko eta ezagutzak informatutako erabakiak hartzeko, ohiko inertziak gaindituta, kudeaketa-paradigma aldatuta. Hortaz, lurralde-dinamikak birbideratzeko borondate soziopolitikoa behar da, eta naturak lekuan-lekuan eskaintzen dituen zerbitzu ekosistemikoen mugetara egokituriko garapen-eredu bat barneratu, lurra eta ura lurraldearen ardatzean jarrita, munduko edozein herrialdetan.

Abstract 308 | PDF Downloads 213

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Ura, Lurraldea, Iraunkortasuna, Egokitzea, helburu-gatazkak (trade-offs)

Atala
Ale Berezia