Emakumeen emozio-zurrunbiloa erditzean
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
María Isabel Elorza-Puyadena Mikel Lersundi-Ayestaran Joseba Xabier Huitzi-Egilegor María José Uranga-Iturrioz Blanca Marín-Fernández
Resumen
Erditzea prozesu indibidual eta konplexua da, emakume bakoitzaren bizitzan mugarri dena. Erditze-gertaeran prozesu fisiologikoen eta psikologikoen arteko erlazioa gertatzen da, emakumearen, semearen edo alabaren ongizatean eta amaren eta bikotearen arteko harremanean eragina izan dezaketen gizarte-, ingurumen-, antolamendu- eta politika-testuinguruek eraginda. Gaur egungo osasun-paradigmen bidez sustatzen da erabiltzaileek eta osasun-profesionalek beren bizipenen alderdi positiboei eta negatiboei buruzko ikuspegia eta gogoetak adieraztea. Beraz, lan honetan aztertuko dira amek ospitaleko erditzean positibotzat edo negatibotzat hartzen dituzten esperientziak eta izandako emozioak eta sentimenduak. Emaitzak funtsezkoak dira erditzean emakumearengan zentratutako zaintza modu indibidualizatuan, pertsonalizatuan, holistikoan eta jarraituan bideratu ahal izateko, emakumearen balioak, aukerak, kultura eta emakumearen eta bikotekidearen nahiak errespetatuz.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Esta obra está bajo una licencia internacional Creative Commons Atribución-CompartirIgual 4.0.