CO2-aren balorizazio zuzena hidrokarburoak ekoizteko
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Ander Portillo Javier Ereña Javier Bilbao
Resumen
Erregai fosilen errekuntzek eragindako klima-aldaketa pairatzea da egungo gizartearen erronka nagusietariko bat. Errekuntza horiek isuritako berotegi-efektuko gasen artean ugariena karbono dioxidoa (CO2) da, haien % 75 inguru. Beraz, honen emisioak murriztea eta dagoeneko isuritakoa bahitzea ezinbestekoa da klima-aldaketak eragindako ingurumen-kaltea ahalik eta gehien murrizteko. Horretarako, ezinbestekoak dira CCU teknologiak (karbono dioxidoaren bahiketa eta erabilera). CO2-a erabiltzen duten prozesuen artean, bihurtze katalitikoak etorkizun laburrean ezartzeko aukera onak ditu. Prozesu katalitikoen artean, ohikoena CO2-aren hidrogenazioa da, hidrokarburoak lortuz. Prozesu honen moldakortasuna da bere ezaugarri interesgarrienetakoa; izan ere, modu hautakorrean hidrokarburo ezberdinak ekoizten dira; besteak beste, olefinak, parafina astunak zein arinak eta aromatikoak. Operazio baldintzak, katalizatzaile motak eta beren ezaugarriak, zein lorturiko CO2-aren balorizazio-mailak ekoiztu nahi den hidrokarburoaren araberakoak dira.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Esta obra está bajo una licencia internacional Creative Commons Atribución-CompartirIgual 4.0.