Hezegune eraikiak ur grisen tratamendurako
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Resumen
Hezegune eraikiak ur grisen tratamendurako sistema merkeak, instalatzeko errazak eta jasangarriak dira, ohiko kutsatzaileak eliminatzeko gaitasun handia dutelako. Gainazaleko eta gainazal azpiko fluxuko erakoak dira hezegune eraiki mota nagusiak, azkenak hondakin uren tratamendurako eraginkorragoak izanik. Bakoitzaren hoberena aprobetxatzeko, gero eta erabiliagoak dira bi hezegune motak konbinatzen dituzten sistema hibridoak. Hondakin-uren arazketa ona izan dadin, ezinbestekoa da diseinu-parametroen aukeraketa egokia, eta funtsezkoa da landarediaren hautaketa. Izan ere, hezegune eraikian elikatzen diren ur grisek materia organiko eta mantenugai ugari daramatzate, eta landareak eta mikroorganismoak izango dira kutsatzaile horien eliminazioaren arduradun. Karga organiko handia izateaz gain, hezegunean elikatzen diren hondakin-urek solido esekiak eta konposatu nitrogenatuak daramatzate. Hortaz, hezeguneek ohantze iragazleak izan ohi dituzte lehenengoak eliminatzeko, eta nitrifikazio- eta desnitrifikazio-prozesuak gauzatzen dituzte konposatu nitrogenatuak desagerrarazteko. Lan honetan, hezegune eraiki moten ezaugarriak eta horien abantailak zein desabantailak aztertu dira, bertan elikatzen diren uren karakterizazioa laburtu da, eta, azkenik, hezegune eraikietan urak arazteko gauzatzen diren prozesu fisiko, kimiko zein biologiko nagusiak bildu dira.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Esta obra está bajo una licencia internacional Creative Commons Atribución-CompartirIgual 4.0.