Eskari agregatuaren biderkatzaileak eta IS-LM funtzioa ekonomia islamikoan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 24-11-2023
Gontzal Ruiz Beneitez Kepa Astorkitza Ikazuriaga

Resumen

Ekonomia islamikoa arau islamikoak betetzen dituen sistema ekonomikoa da. Arau horien betekizunak sistema ekonomiko bereizgarri baten existentzia ondorioztatzen du. Ezaugarri nagusiak hauek dira: interes-tasen gabezia, zakat zerga etikoaren existentzia, eta infaq borondatezko ordainketa. Interes-tasak debekatuta daude Koran liburuan. Ezaugarri berezi horiek ekonomian dituzten eraginak aztertzen dira lan honetan. Hasteko, zakat eta infaq biderkatzaile keynestarrak indartsuago bihurtzen dituzte. Beraz, diru-transferentzia mota horiek eskari agregatuaren barnean dauden aldagaietariko baten aldakuntzak errentan eragin handiagoa izatea ondorioztatuko du. Gainera, interes-tasen debekuaren ondorioz, gaur egun erabiltzen diren eredu makroekonomikoak goitik behera aldatzen dira. Lan honetan, ekonomia islamikoaren printzipioetan oinarritzen den IS-LM eredu bat proposatu da, geroago IS-LM-DA eredu orokorraren funtzionamendua azaltzeko.

Abstract 144 | PDF (Euskara) Downloads 89

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos