Kanabinoideoak: onuragarriak ala kaltegarriak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 18-07-2011
Jon Zarate Sesma Itziar Txurruka Ortega Enrique Etxebarria Orella

Laburpena

Kanabinoideoak konposatu psikoaktiboen talde bat da; munduan gehien kontsumitzen diren drogen artean daude eta beraien kontsumoa areagotuz doa gaur eguneko gizartean. Konposatuok hainbat funtzio biologikoren erregulazioan garrantzitsuak direla ikusi da; adibidez, ikasketa- eta oroimen-prozesuetan parte hartzen dute. Jatorri kanabinoideoa duten konposatuak funtzio biologiko horiekin harremanetan dauden patologien tratamendurako erabilgarriak izan daitezkeela uste da, hala nola, minaren, Parkisonaren, Huntingtonen gaixotasunaren, esklerosi anizkoitzaren, tumoreen eta abarren tratamendurako. Hori guztia dela eta, kanabinoideoen gaitasun terapeutikoa ikertzen ari da egun.

Hala ere, aipatzekoa da kanabinoideoek albo-ondorio garrantzitsuak ere eragin ditzaketela, adibidez, immunitate-sistemaren ahalmena murrizten dute eta jasankortasuna eta menpekotasuna sortzen dute...

Abstract 111 | PDF Downloads 111

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Kanabinoideoak

Atala
Ale Arrunta