Garapenaren eredu teorikoak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 05-06-2023
Nora del Puerto-Golzarri Eider Pascual-Sagastizabal Aitziber Azurmendi

Laburpena

Giza garapenean eragina dute norberaren testuinguru fisiko eta sozialen alderdiek. Hala ere, gizabanakoak desberdinak dira ingurunearekiko sentsibilitatean eta hari erantzuteko gaitasunean, sentiberagoak direlarik banako batzuk ingurune-baldintza berberen aurrean. Tradizioz, desberdintasun indibidual hauek diatesi-estresaren eredutik aztertu izan dira. Eredu horren arabera, pertsona batzuk, beren zaurgarritasun-ezaugarri endogenoengatik, neurri gabe zaurgarriak dira esperientzia negatiboen edo ondorio kaltegarrien aurrean, zaurgarritasun txikiagoko banakoekin alderatuta. Ikuspegi ebolutiboari jarraituta, badaude beste bi eredu teoriko, sentikortasun diferentzialaren eredua eta testuinguruarekiko sentsibilitate biologikoaren eredua, zeinek dioten gizabanako batzuek, sentikortasunaren ezaugarri indibidualengatik, neurrigabeago jasaten dituztela ingurumen-eragin negatibo zein positiboak. Hortaz, ingurune positiboetatik onura gehiago jasotzen dute, eta, aldi berean, zaurgarriagoak dira ingurune negatiboen aurrean. Azkenik, badago beste teoria berriago bat, sentsibilitate abantailatsuaren eredua, zeinak proposatzen duen gizabanako batzuek, beren sentikortasun-faktoreengatik, sentikorragoak direla ingurumen-abantailekin edo testuinguru positiboekin, eta onura ateratzen dutela horretatik, eta, hortaz, banako hauek abantailadunak direla ahalmen hori ez dutenen aldean.

Abstract 79 | PDF Downloads 74

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

diatesi-estresa, sentikortasun diferentziala, testuinguruarekiko sentsibilitate biologikoa, sentsibilitate abantailatsua, garapena

Atala
Ale Arrunta