Uhin-ekuazioa eta Musika
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Resumen
Musika eta Matematika lengoai unibertsalak eta abstraktuak dira, eta historian zehar betidanik
egon dira erlazionatuta; izan ere, Musikan emandako aurrerapenetan Matematikak garrantzia handia
izan du. Musika soinuaren bidez adierazten da, eta, Matematikaren ikuspuntutik, soinuak uhinak dira. Artikulu
honetan erlazio horren adibide batzuk aurkeztuko ditugu. Horretarako, musika-tresnen sailkapenean
oinarrituta, instrumentuen familia bakoitzaren berezitasunak aztertu eta lengoai matematikakoan adierazi
ondoren, soinu bakoitzak eragindako uhinek betetzen dituzten problemak aztertuko ditugu, bai eta horien
soluzioak esplizituki eman ere. Soluzio horiek lortzeko ezinbesteko tresnak izango dira uhin-ekuazioa, Fourierren
serieak eta Besselen funtzioak, besteak beste.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Esta obra está bajo una licencia internacional Creative Commons Atribución-NoComercial-CompartirIgual 4.0.