Ikur eta zeinu bidezko adierazpen matematiko-fisikoen irakurbideaz
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Resumen
Artikulu honetan egileetako batek (M. E.) berriki aurkeztutako doktore-go-tesirako lanaren berri laburtua azaldu da, irakaskuntzan diharduten fisikarientzat eta matematikarientzat guztiz interesgarria eta erabilgarria delakoan. Ikur eta zeinu bidezko adierazpen matematikoen irakurbidea gai hartuta, lehenengo atalean adierazpen fisiko-matematikoen hizkera lantzeko euskaraz egindako saioen azterketa historiko-kritiko laburra egin da. Bigarren atalean, gaur egungo ikuspegia erabiliz, Fisikan eta Matematikan erabiltzen den hizkuntza berezi eta berezituari buruzko zenbait gogoeta egin dira, inguruko hizkuntzetan (ingelesa, fransesa eta gaztelania) harturiko bideak kontuan hartuz. Hirugarren atalean ikur eta zeinu bidezko adierazpen irakurbiderako proposamen zehatzak egin dira, horretarako hiru arau nagusi zehaztuz, eta horien erabilerarako baldintzak adieraziz. Amaitzeko, zenbait adibide aipatu dira, arau horiek praktikan nola erabiltzen diren erakutsiz.