Lipido-proteina elkarrekintzak autofagian
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Marina Iriondo Nagore Asier Etxaniz
Resumen
Autofagia funtsezko prozesua da zelulen biziraupenerako. Prozesu autofagikoaren gertaera nagusia autofagosomaren (AP) sorrera da, degradatu behar den materiala mintz bikoitz batez inguratzen duen besikula. AP lisosomekin fusionatzean hidrolasa eta lipasa lisosomalek barruko edukia degradatzen dute, energia lortu eta produktuak berrerabiltzea ahalbidetuz. AParen eraketa oso gertaera konplexua da, dozenaka proteina espezifiko behar ditu, eta biogenesi eta mintz-arkitektura kasu ugari biltzen ditu, mintzen fusioa eta fisioa barne. AParen sorreraren pauso asko mintzen kurbadura-aldaketen arabera azal daitezke, lipidoen geometria molekularrak edo mintz osoaren kurbadura orokorraren aldaketek eraginda. Ekarpen honetan, autofagiaren prozesu konplexuaren azpian dauden biofisika eta biologia zelularra aztertzen dira.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Esta obra está bajo una licencia internacional Creative Commons Atribución-NoComercial-CompartirIgual 4.0.