Euskara zientifikoa Natur Zientzietan: sena eta sonaren artean orekan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 19-07-2011
Arturo Elosegi

Resumen

2001eko abenduan Euskal Idazleen Elkarteak prosa zientifikoaren inguruko jardunaldiak antolatu zituen Udako Euskal Unibertsitatearen ikastegi nagusian, eta auskalo zergatik, ni ere bertara gonbidatu ninduten. Hitzaldia idatziz ere aurkez genezan eskatu ziguten, nonbait argitaratzeko asmotan edo. Horrela egin nuen, idazle jendearen artean, eta haiek zirikatzeko, onargarriak iruditzen zitzaizkidan lizentzia poetiko, linguistiko eta ortografikoak erabiliz. Denbora igaro da, ordea, eta han idatzitakoa papereraturik ikusi ezinak erraiak erre dizkit. Ekaian argitaratzeko aukera iritsi denean, beraz, ia pentsatu gabe baiezkoa eman dut, baina idatzitakoaren estiloari muzin ez egiteko baldintzarekin, aldizkari zientifikoetan ere dosi txikitan kalterik egiten ez duelakoan. Hortaz, testuan barrena nahita hautsitako arauak ikusiko dituzu, pertsona zehatzen aipamen gordinak, eta ateraldi ustez zelebreak. Neroni naiz, eta ez Ekaiako edizio-taldea, hauen guztien arduradun eta errudun bakarra. Zertarako eta noiz idatzi zen kontutan hartuko duzula, eta molde horien pean ezkutatzen diren ideia serioak atzemanen dituzula besterik ez dut espero. Amaitzeko, aitor dezadan gauza batek harritu ninduela beste deusen gainetik: hitzaldia eman nuenean entzuleen artean inongo aurkaririk ez topatu izana. Bertan oso eskola kontrajarrietako kideak zeuden (fakzio etsaietako integristak esanen nuen egun hartan), eta guztiak nirekin ados egoteak txunditu ninduen. Politikarien gisan, entzule guztientzako erakargarriak diren hutsalkeriak esaten hasi ote naiz? Edo benetan ez dago halako alderik batzuen eta besteen artean? Zerorri epaile.

Abstract 179 | PDF (Euskara) Downloads 216

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos