IRITZI-ARTIKULUA: Saiakera zientifikoa idazteko abiapuntu bat

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 19-07-2011
Kepa Altonaga

Laburpena

Hiru alor desberdinetatik hegaldatu da idazlan honetako gogoeta. Batetik, eta saiakera zientifikoa literatur generotzat erreibindikatu ostean, egileak ezinbestekotzat jo du prosa zientifikoaren euskarazko eredu espezifiko bat, maila literarioa ahalbidetuko duena, zehaztasuna eta dotorezia elkartuz. Bestalde, saiakera zientifikoa idazteko hauta daitezkeen gai posibleei buruz dihardu, bai gai lokalen eta bai gai unibertsalen argi-ilunak aipatuz, eta, aldi berean, idazmaila desberdinek eskainitako aukerak aztertuz. Hirugarrenik, irakurle idealaren gaineko gogoeta dugu: norentzat idatzi, eta zelan idatzi, irakurle ideal horrekiko komunikazioa optimoa izan dadin. Alde horretatik, babelizazio, teutonizazio eta plebifikazio kontzeptuen inguruko aurkezpen eta eztabaida dakarkigu.

Abstract 289 | PDF Downloads 583

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

saiakera zientifikoa, prosa zientifikoa

Atala
Ale Arrunta