Material plastikoak eta ingurugiroa: polimero biodegradakorrak
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Resumen
Material plastikoen ingurugiro-inpaktua ebaluatzeko, balio-bizitza agortu zaielarik hondakin gisa haiekin zer egin erabaki behar da. Materialen kutsadura ekiditeko ez dago bide bakarrik. Plastikoen fabrikazioan albo-produktu hondakinak gutxitzea bilatu behar da, alde batetik. Bestetik, egungo ikerketen arabera hor dira zabalik birziklapen zuzena, degradazioa, errausketa, edota material berrien garapena bezalako aukerak. Halaber, propietateak hobetu eta produktuen balio-bizitza luzatzea bila daiteke edo, beste batzuetan, laburtzea, material biodegradakorrak garatuz. Emisioen gutxitzeak ere helburu nagusia izan beharko luke polimero-ekoizle diren enpresentzat. Gaia konplexua da, polimeroen zientzia eta ingeniaritzatik etor daitezkeen garapenez gain, ekonomia eta tokian tokiko politikak sartzen direlako jokoan.