Hidrogenoa erregai gisa itsas garraioko barne errekuntza motorretan: Jariakinen Dinamika Konputazional simulazioen beharra eta etorkizuneko erronkak Hydrogen as fuel in internal marine transport combustion engines: need for CFD simulations and future challenges

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 10-02-2025
Naiara Romero Anton Gontzal Lopez-Ruiz Zaloa Azkorra-Larrinaga Zigor Uriondo-Arrue

Resumen

Nazioarteko itsas garraioa munduko ekonomiaren bizkarrezurra da, ondasun materialen % 70-80 itsasoz garraiatzen direlarik. Berotegi-efektuko gasen (BEG) emisioei dagokienez, Nazioarteko Itsas Erakundeak (NIE) 2021ean egindako azterlanak ondorioztatu zuen nazioarteko itsas garraioak munduko CO2 emisioen %2.89 suposatzen zuela eta nazioarteko itsas garraioaren emisioak %130era arte hazi daitezkeela 2008.urtekoekin alderatuta. BEG murrizteko irtenbide bat karbonorik gabeko erregaiak erabiltzea da. Hidrogenoa (H2) ordezko erregai moduan erabiltzeak BEGen % 80-100eko murrizketa dakar. Itsas garraioaren kasuan, diesel-H2 ziklo dualeko motorrek interesa piztu dute azken urteotan, itsas garraioari nahi duten ibilbideak egiteko malgutasuna ematen diotelako (portuetan hidrogenoa eskuratu ezin bada, diesela erretzen jarraitu ahal duelako ibilbidean zehar), eta aldi berean BEG isuriak murriztu daitezkeelako. Hala ere, H2-aren errekuntzak zailtasunak ditu. Ikerkuntza lerro berria izanik, flasback (sugarraren propagazio azkarra), gar tenperaturen eragina, auto-piztea eta detonazioak dira erronka nagusiak, besteak beste. Hori dela eta, jariakinen dinamika konputazionalaren (JDK) bidezko simulazioak ezinbestekoak dira. Lan honetan, diesel-H2 ziklo dualeko motorretan H2-ak erregai gisa erabiltzeak dakartzan aukerak aztertzen dira. Honekin batera, prozesu horiek JDK bidez simulatzeko eta hidrogenoa bezalako erregai berriztagarrien erabilera aztertzeko, egun eskuragarri dauden softwareak eta modelizazio aldetik dauden erronka nagusiak ere aztertzen dira.

Abstract 216 | PDF (Euskara) Downloads 79

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos