Neuroinflamazioa Parkinson gaixotasunaren agerpenean eta progresioan
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Raphaelle Bidgood
Teresa Morera Herreras
Ane Murueta-Goyena
Resumen
Parkinson gaixotasuna nahasmendu motor neurodegeneratibo ohikoena da, eta, gaur egun, ez dago gaixotasuna sendatzeko gai den tratamendurik. Bradikinesia, atsedenaldiko dardara, muskuluen zurruntasuna eta jarrera-ezegonkortasuna dira sintoma motor ohikoenak. Substantia nigra pars compactako neurona dopaminergikoen galera progresiboa gertatzen da, bide nigroestriatalaren funtzio desegokia eraginez. Neuronen heriotzan parte hartzen duten hainbat mekanismo zelular eta molekular deskribatu dira, baina oraindik ez da gaixotasunaren patogenesia guztiz ezagutzen. Parkinson gaixotasunaren ezaugarri neuropatologiko nagusia da garunean Lewy gorputzen presentzia, eta horiek gehienbat α-sinukleina proteinaz osatuta daude. Urte luzez, glia-zelulak neuronen euskarri hutsa zirela uste zen arren, hainbat funtzio betetzen dituztela baieztatu da, eta ezinbestekoak dira garunaren egitura eta funtzio egokia bermatzeko. Aktibatutako mikrogliak eta astrozitoek, hurrenez hurren M1 eta A1 fenotipo proinflamatorioa edo M2 eta A2 fenotipo antiinflamatorioa hartu dezakete. Neuroinflamazioaren eta neuroendekapenaren erlazioaren arteko mekanismo zehatzak ezagutzen ez diren arren, neuroinflamazioak funtsezko papera izan dezakeela iradoki da. Gizakietan egindako ikerketek iradokitzen dute neuroinflamazioa Parkinson gaixotasunaren agerpenarekin eta garapenarekin irmoki lotuta dagoela. Postmortem garunetan eta animalia-ereduetan egindako ikerketek, glia-zelulen aktibazioa erakutsi dute. Animalia-ereduak erabakigarriak dira estrategia terapeutiko neurobabesleak garatzeko. Egun, α-sinukleinaren aldez aurretik sortutako zuntzak garunean injektatuz sortzen diren animalia-ereduek errepikatzen dituzte hobekien gaixotasunaren aurkikuntza patologikoak. Gaur egungo ebidentzien arabera, neuroinflamazioa gertaera goiztiarra izan daitekeela uste da Parkinson gaixotasunaren patogenesian, eta baliteke horren sorrera periferiako immunitate-sistemaren eraldaketaren ondorioz gertatzea. Parkinsonean hantura periferikoaren ebidentziak daude, eta baliteke horren eraginez gertatzea garuneko α-sinukleinaren metaketa eta neuronen endekapena. Hori horrela, hanturaren aurkako esku-hartze goiztiarra estrategia baliagarria izan daiteke Parkinson gaixotasuna saihestu edo atzeratzeko.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Esta obra está bajo una licencia internacional Creative Commons Atribución-NoComercial-CompartirIgual 4.0.