Medikuntza birsortzailerako hidrogelak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 14-01-2025
Cristina Romo Valera Maddalen Rodriguez Astigarraga Jon Arluzea Noelia Andollo

Resumen

Hidrogelak gurutzatutako monomeroez osatutako sare polimerikoak dira, hidrofilizitate mailaren arabera %99ra arteko ura atxikitzeko ahalmena izan dezaketenak. Horrek aplikazio translazional askotarako konponbide oso egoki bihurtzen ditu. Hidrogelak helburu biomediko anitzetarako erabil daitezke, hala nola farmakoak edo zelulak garraiatzeko, ehunen birsorkuntzarako, 3D hazkuntza-ereduen bidez zelulen ugalketa sustatuko duten ehunen mikroinguruneak sortzeko, odol-jarioen prebentziorako, erradioterapian ehunak babesteko edo inplanteen biobateragarritasuna hobetzeko. Aipatutako gaitasunen ondorioz, hidrogelak baliagarriak dira larritasun-maila ezberdineko gaixotasun eta afekzio medikoetarako, bai eta hain ohikoak ez diren eremuetarako ere, hala nola ingurumen-ingeniaritzarako. Artikulu honetan hidrogel-soluzioen sintesian erabil daitezkeen ezaugarri fisiko-kimiko nagusiak eta erretikulazio-teknikak deskribatzen dira. Propietate horiek ulertzea eta kontrolatzeko gaitasuna funtsezkoak izango dira aplikazio biomediko espezifikoa zehazteko.

Abstract 281 | PDF (Euskara) Downloads 155

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos