Molekulekin inprimatutako polimeroak antigorputz naturalak ordezkatzeko etorkizuneko tresna gisa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 07-04-2025
Ainhoa Elejaga Jimeno Amaia Alday-Izaguirre
Lucía Diez-Caballero
Nora Unceta
M. Aránzazu Goicolea
Ramón J. Barrio
Gontzal Gracía del Caño
Alberto Gómez-Caballero

Resumen

Molekulekin inprimatutako polimeroak (MIP) ligando (ioi, konposatu kimiko, peptido, proteina edo mikroorganismo) batekiko memoria gordetzen duten makromolekula sintetiko adimendunak dira, ligando horren presentzian sintetizatuak izaten baitira. Oro har, hartzaile artifizial biomimetiko gisa lan egiten dute, jatorri endogenoa duten hartzaileek baino afinitate handiagoa erakutsiz askotan. Azken hamarkadetan, MIPen sintesi-prozesuan aurrerapauso handiak eman dira, erradikal askeen bidezko polimerizazioetatik hasita, desaktibazio itzulkor bidezko polimerizazio erradikalean oinarritutako sintesietaraino, gero eta polimero homogeneoagoak lortuz forma eta tamainari dagokionez. Azken urteotan, MIPen aplikazioak nabarmen zabaldu dira, besteak beste, matrize ezberdinetatik konposatu kimiko ezberdinen erauzketa, purifikazio eta kontzentraziorako, proteinen determinaziorako, farmakoen askapen kontrolaturako, immunoentsegu mota ezberdinetan, edota sentsore kimikoen ezagutza-elementu gisa. Oro har, antigorputz naturalak ordezkatzeko erabil daitezkeela frogatu da. Artikulu honetan, MIPen garapenerako erabiltzen diren ohiko polimerizazio- eta inprimatze-estrategia ezberdinak deskribatuko dira, bioanalisiaren arloan dituzten aplikazio ezberdinak ere jorratuz.

Abstract 183 | PDF (Euskara) Downloads 113

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos