Locus Coeruleusaren eragina Parkinson gaixotasunaren narriadura kognitiboan
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Resumen
Locus Coeruleusa (LC) garun-enborrean kokatutako funtsezko nukleo noradrenergikoa da. Parkinson gaixotasunaren (PG) fisiopatologian egitura zentral gisa agertzen da, eta badirudi gaixotasun honetan kaltetzen den lehen eremuetako bat dela, hasierako faseetan endekapen nabarmena baitu. Egitura honek 45.000 eta 50.000 neurona inguru ditu eta funtsezko zeregina du funtzio neurofisiologikoetan, hala nola oroimenean, arretan edota lo-esna zikloaren erregulazioan. Eskualde kortikalekin eta azpikortikalekin duen konektibitate zabala dela eta, garunaren homeostasia doitzen duen egitura garrantzitsua da. LCaren zaurgarritasuna hainbat faktorerengatik gertatzen da PGan, esaterako, bere energia-eskaera handiarengatik eta gaixotasunean gertatzen diren prozesu patologikoengatik. Horien artean nabarmentzekoak dira Lewy gorputzen formakuntza, neuromelaninaren metaketa eta antzeko asaldurak. Haien eraginez, LCak estres oxidatiboa eta metabolikoa jasaten du. LCko neuronen galerak hainbat sintoma ez-motor eragiten ditu PGan: depresioa, asaldura kognitiboak eta REM loaren nahasmendua, besteak beste. Azpimarratzekoa da PGan LCaren degenerazioak eragiten duen narriadura kognitiboa. Noradrenalinaren eskuragarritasunaren murrizketa progresiboak funtsezko funtzioetan eragiten du, esaterako, oroimenean, arretan eta malgutasun kognitiboan, eta horrek, errendimendu intelektuala arriskuan jartzeaz gain, eragin handia du pazienteen autonomian eta bizi-kalitatean. Sistema noradrenergikoari zuzendutako tratamenduek, besteak beste, atomoxetina edo nerbio bagoaren estimulazio bidezko esku-hartzeek, defizit kognitiboak hobetzeko potentziala erakusten dute. Animalia-ereduek erakutsi dutenez, esku-hartze horiek sintomak arindu ez ezik, efektu neurobabeslea ere badute, eta PGan gertatzen diren proteina patologikoen metaketa eta hantura murrizteko gai dira. Estrategia terapeutiko pertsonalizatu horiek bizi-kalitatea optimizatu eta PGaren progresioa moteldu dezakete, eta, hala, LCak neuroendekapeneko gaixotasun honetan duen garrantzia azpimarratzen da.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Esta obra está bajo una licencia internacional Creative Commons Atribución-NoComercial-CompartirIgual 4.0.