Irakaskuntzan eta praktika klinikoan oinarritutako esku-hartzearen eragina osasun-zientzietako ikasleen adinkeriaren murrizketan. The impact of a teaching and clinical practice-based intervention on reducing ageism in health science students

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 16-07-2025
BATIRTZE SAN MARTIN GAMBOA Idoia Zarrazquin Arizaga Ana Belén Fraile Bermudez

Resumen

Adinkeria, adinaren araberako diskriminazio gisa ezagutzen den fenomenoa, oraindik ere gizartean presente dagoen arazoa da. Adinkerian hiru dimentsio nagusi bereizten dira: kognitiboa, afektiboa eta jokabidezkoa. Ebidentzia zientifikoak erakutsi du hezkuntzako esku-hartzeek eta adineko pertsonekin harreman zuzena izateak dimentsio horietan eragin positiboa dutela eta adinkeriari aurre egiteko modu eraginkorrak izan daitezkeela. Osasun-arloko ikasleen artean adinkeria murriztea ezinbestekoa da adineko pertsonei kalitatezko zainketak bermatzeko. Ikerlan honen helburua izan da zahartzearen prozesuari buruzko ezagutza areagotzeak eta zentro soziosanitarioetan egindako praktika klinikoek ikasleen estereotipo eta aurreiritzietan duten eragina aztertzea. Ikerketa Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean gauzatu zen, Leioako campusean, 2019/2020 eta 2020/2021 ikasturteetan. Kohorte prospektibo moduan diseinatutako azterketa honetan, datuak ikasturte bakoitzaren hasieran eta amaieran bildu ziren, CENVE eta DSE galdetegi estandarrak erabiliz. Guztira, Medikuntza eta Erizaintzako graduko 2. mailako 539 ikaslek hartu zuten parte. 2019/2020 ikasturtean, esku-hartze taldean estereotipo eta aurreiritzien maila nabarmen jaitsi zen; kontrol-taldean, berriz, ez den aldaketa esanguratsurik atzeman. 2020/2021 ikasturtean, bi taldeetan estereotipoen jaitsiera egon zen, nahiz eta aurreiritzien mailan ez zen aldaketa nabarmenik izan. Emaitzen arabera, hezkuntza-edukiak eta praktika klinikoa uztartzen dituen esku-hartze batek osasun-arloko ikasleen estereotipo negatiboak eta aurreiritziak modu esanguratsuan murrizteko gaitasuna du.

Abstract 145 | PDF (Euskara) Downloads 119

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos