Eugenoletik eratorritako poliesterrak: sintesiaren optimizaziotik depolimerizazioraino, kimika jasangarriaren bidean aurrerapauso bat
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Resumen
Iraunkortasunak eta ingurumenaren babesak gero eta garrantzi handiagoa dute, eta horrek aldaketa nabarmena ekarri du materialen sintesian eta aplikazioan erabilitako estrategietara. Aldaketa horretan etorkizun handiena duen eremuetako bat biooinarrituak diren poliesterrak (PE) garatzea da, petroliotik eratorritakoei aukera jasangarriagoa eskaintzen baitiete. Lan honetan, poliesterrak (PE) konposatu natural batetik abiatuz sintetizatu dira, eugenoletik hain zuzen. Disolbatzailerik gabeko metodologia erabili da, eta bost katalizatzaileren eraginkortasunak alderatu dira. Lortutako polimeroak ezaugarritu dira hainbat teknika erabiliz, besteak beste, erresonantzia magnetiko nuklearra (EMN) eta Gel bidezko Iragazte Kromatografia (GIK) bidez. Gainera, PE sintetizatuen propietate termikoak Ekorketazko Kalorimetria Diferentzialaren (EKD) eta Analisi Termograbimetrikoaren (ATG) bidez aztertu dira. Azkenik, nahiz eta jatorrizko monomeroaren berreskuratze zuzena lortu ez den, frogatu da materialen degradazio kimikoa posible dela, honek hondakinen pilaketa murrizteko duen garrantzia nabarmenduz.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Esta obra está bajo una licencia internacional Creative Commons Atribución-NoComercial-CompartirIgual 4.0.