Gel metal-organiko lumineszenteak: MOFen alternatiba diren material sentsore berriak.
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Resumen
Koordinazio-polimeroen artean, sare metal-organikoak (MOF) porositate eta egitura bereizgarriengatik ezagunak dira, baina euren zurruntasunak eta prozesagarritasun zailak erabilera praktikoak mugatzen dituzte. Horri aurre egiteko, gel metal-organikoak (MOG) garatu dira, MOFen propietate fisiko-kimikoak mantenduz, baina egitura malguago eta prozesagarriagoa erakusten duten materialak. MOG-ek sare porotsu tridimentsionalak eratzen dituzte, disolbatzailearen presentzian egonkortutakoak, baina behin disolbatzailea kanporatzean egitura metal-organikoaren eta inguruneko molekula kimiko baten arteko elkarrekintzek gelen propietateetan aldaketak sor ditzakete. Horri esker, MOG-ak material adimendu gisa azaltzen dira, inguruko molekulen presentzia detektatzeko gai diren sentsore optikoen garapenerako bereziki egokiak. Gainera, lantanidoetan oinarritutako MOG-ek propietate lumineszenteak erakusten dituzte, izan ere, “antena-efektua” deritzon mekanismoaren bidez igorpen selektibo eta kolore biziko lumineszentzia erakusten dute, sentsibilitate eta zehaztasun handiko detekzio-prozesuak ahalbidetuz. Lan honetan, lantanidoetan oinarritutako MOG materialen sintesia, egitura eta portaera optikoa aztertzen dira, eta europiozko xerogel lumineszente baten adibide praktikoa aurkezten da, sentsore lumineszente gisa duen potentziala azpimarratuz. Horrela, MOG materialen izaeragatik moldagarritasun eta prozesagarritasun errazagoa eskaini dezakete. Beraz, ikerketa-lerro interesgarri kontsidera daiteke kutsatzaile emergenteen detekzioan eta gailu optiko adimendunen garapenean, material bigunen zientzia eta koordinazio-kimika uztartuz.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Esta obra está bajo una licencia internacional Creative Commons Atribución-NoComercial-CompartirIgual 4.0.