Giza antzutasunaren aurka, kanabinoideoak?

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 18-10-2012
Ekaitz Agirregoitia Naiara Agirregoitia

Resumen

Gero eta gehiago dira lagunduriko ugalketa-guneen laguntza behar duten bikoteak. Kasu gehienetan, teknika horien bidez, haurdunaldia ondo bukatzeko probabilitateak gora egiten du. Hala ere, oraindik orain badaude konpondu gabeko antzutasun-arazoak. Izan ere, ez ditugu ezagutzen ugalkortasunik ezaren hainbat alor biokimiko eta fisiologiko.

Duela gutxi arte, irudikaezina zen sistema kanabinoideoaren parte hartzea ugalketan. Hala ere, ikerketa lerro zabal hori nahiko jorratu da azken urteetan eta arraren zein emearen ugal-aparatuetan, ia sistema osoaren deskribapena egin da (hartzaileak, estekatzaileak, entzimak...).

Lan honetan, kanabinoideoek ugalketan izan dezaketen eraginari buruz orain arte egin diren ikasketa gehienak batu ditugu; izan ere, ikerketetatik lortutako emaitzek lagundu egingo digute giza ugal-fisiologiari buruz dugun jakituria zabaltzen eta bestetik, lagunduriko ugal-tekniketan eraginkortasuna handitzeko aukera eman diezagukete. Eta ez hori bakarrik, kanabinoideo-sistema ondo ezagututa, agian aztarnaren bat aurkitu ahal izango dugu gure gizartean hain garrantzia handia duen antzutasun horren aurka egiteko.

Abstract 128 | PDF (Euskara) Downloads 120

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos