Materia partikulatu atmosferikoa Euskal Autonomia Erkidegoan: egoeraren azterketa
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Resumen
Atmosferan esekita dagoen materia partikulatuak kalteak sor ditzake gure osasunean eta ingurumenean. Hori dela-eta, gaur egungo gizartea kezkatuta ageri da arnasten dugun airearen kalitatearekin, eta politikariak estrategia berriak garatu beharrean gertatzen dira biztanleen eskaerak asetzeko. Horiek zentzuz bideratzeko, ordea, daukagun egoera zein den jakin behar da lehenago. Horixe da artikulu honen helburua: egoera horren berri ematea. Hain zuzen, «Materia partikulatu atmosferikoaren denbora-serieen eta konposizio kimikoaren azterketa Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait gunetan» ikerketa lanean oinarrituta, bertan partikulen azterketa egiteko erabili den metodologia eta lortutako emaitza eta ondorio nagusiak aurkeztuko dira; lana Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateko Mineralogia eta Petrologia Sailean egin da.