Azken lau hamarkadetako prezipitazioaren eta tenperaturaren joera Kantauri isurialdean

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 19-03-2014
Estibaliz Sáez de Cámara Oleaga

Resumen

Kantauri isurialdean azken lau hamarkadetan gertatutako prezipitazioak eta tenperaturak erakutsitako aldaketak aztertu dira lan honetan, muturreko gertaerei bereziki erreparatuz. Horretarako, batetik, NCDC-NOOA erakundearen hamalau behatokitako egunez eguneko serieak eta ehun urtetik gorako bi serie aztertu dira, eta bestetik, NCEP-Reanalysis-2 proiektuko datu saretu globalak. Joerarik ba ote den jakite aldera, berrogeita hemeretzi indize zenbatetsi ditugu. ETCCDMI aditu-taldeak gomendatzen dituen indize horiek, bi klima-aldagai horien ezaugarriak neurtzen dituzte. Horrez gain, joeren esangura estatistikoa balioetsi dugu, Mann-Kendallen testaren bidez. Emaitzetatik ondorioztatu dugu, alde batetik, prezipitazioa murriztu egin dela. Murrizketa hein berekoa izan da urtaro hezean eta urtaro lehorrean. Hain zuzen, isurialdeko mendebaldean gertaturiko intentsitatearen beherakadak eragin du joera hori; ekialdean, ordea, prezipitaziorik gabeko egun kopuruaren ugaltzeari lot dakioke. Isurialdeko erdialdean nabariki behera egin dute bai batak eta bai besteak (intentsitateak eta egun hezeen kopuruak) eta beraz, murrizketa esanguratsua da estatistikoki. Bestetik, batez besteko tenperaturak gora egin du. Beroketarik handiena tenperatura maximoan antzeman da (esanguratsua da behatoki guztietan), eta, batez ere udan. Prezipitazioaren kasuan bezala, tenperaturarenean ere joeren esangura aldakorra da eskualde batetik bestera; azken aldagaiaren kasuan aldaketarik nabarmenenak barnealdean ikusi dira. Horrez gain, bai gau beroen kopuruen joera eta bai egun beroen kopuruen joera positiboak dira. Muturreko unean uneko gertaerak ez ezik, bero-boladak eta hotz-boladak ere gero eta ohikoagoak dira. 

Abstract 148 | PDF (Euskara) Downloads 204

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos