Mikrosare elektrikoak: energia berriztagarriak integratzeko aukera

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 19-03-2014
Estefanía Planas Fullaondo Jon Andreu Larrañaga Edorta Ibarra Basabe Iñigo Kortabarria Iparagirre Iñigo Martínez de Alegría Mancisidor

Laburpena

Egun, sorkuntza sakabanatua da energia elektriko eraginkorra eta kalitate onekoa lortzeko gailentzen ari den aukera. Sorkuntza sakabanatua energia berriztagarrietan oinarritzen denez, faktore kontrolaezinen menpe dago, adibidez haizearen eta eguzki-irradiazioaren menpe. Hori dela eta, sistema horiek sare elektrikoan integratzea ez da erraza. Eragozpen hori gainditze aldera, oso eraginkorra gertatzen da mikrosareak erabiltzea, sorkuntza sakabanatuaren integrazio ona bermatzen delako, erabiltzeen hornikuntza elektrikoa hobetzeaz gain.

Alde horretatik, mikrosareen ikerkuntza asko hedatu da munduan zehar, tankera honetako sareek dituzten abantailak direla-eta. Artikulu honetan, mikrosareen ezaugarri nagusiak aurkeztuko dira. Ondoren, AC eta DC mikrosareen arteko aldeak azalduko dira, haien funtsezko abantailak eta desabantailak aipatuz. Azkenik, munduan zehar eraikitako hainbat mikrosare zerrendatuko dira, eta Euskal Herriko energia berriztagarrien eta mikrosareen egoera deskribatuko da.

Abstract 136 | PDF Downloads 197

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

sorkuntza sakabanatua, mikrosare elektrikoak, sorkuntza elektrikoa

Atala
Ale Arrunta