Nola eragiten du 2-Interleukinak T-zelulen nukleoko proteinen fosforilazio mailan?
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Immunoterapiaren helburua da gaixoen immunitate-sistema indartuz minbizia bezalako gaitz larriak menderatzea. Horretarako, gaixoak maiz 2-interleukina (IL-2) deitzen den konposatu batekin tratatzen dira, izan ere molekula honek berebiziko ahalmena baitauka T-zelulen edo T linfozitoen hazkuntza sustatzeko. Zoritxarrez, IL-2ren erabilerak albo kalte desatseginak eragiten ditu gaixoetan, eta hauek ekiditeko ezinbestekoa da IL-2k T-zeluletan eragiten dituen molekula mailako aldaketak sakon aztertu eta ulertzea. Zelulen gainazalera heltzen diren seinaleak zelulan barrena garraiatzen dira nagusiki proteinen behin behineko fosforilazioen bidez. Hori horrela, aurreko lan batean, IL-2k T linfozitoetan pizten dituen seinalizazio-bidezidorrak aztertu genituen zelulen zitoplasman fosforilatzen diren proteinak masa espektrometriaren bidez identifikatuz. Oraingo lan honetan berriz, masa espektrometriaren laguntzaz aztertu da IL-2k nola erregulatzen duen T-zelulen nukleoko proteinen fosforilazio maila, izan ere horrek zuzenean eragingo baitu geneen erregulazioan eta horrenbestez baita zelularen patuan ere. Esperimentu bera 3 aldiz errepikatu ostean, gutxienez behin identifikatu eta kuantifikatu dira lan honetan T-zelulen nukleoko proteinetan fosforilatutako 8.521 aminoazido, horietako haietako asko aurrez ezagutugabeak. Bestalde, ikusi da orkorrean berdinantzera mantentzen dela IL-2rekin tratatutako eta tratatu gabeko T-zeluletako fosforilazio maila. Halere, azpimarragarria da IL-2ren ondorioz 391 aminoazidoren fosforilazio maila nabarmen aldatzen dela T-zelulen nukleoetan. Etorkizunean egingo diren ikerkuntzek argituko dute zein den IL-2ren menpeko fosforilazio hauen esanahi biologikoa.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
IL-2, fosfoproteomika, nukleoa, T linfozitoa, fosforilazioa