Eguzki-energia termikoa metatzeko materialetako emisibitate-esperimentuak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 25-11-2018
Telmo Echániz Iñigo González de Arrieta Raquel Fuente Irene Urcelay-Olabarria Gabriel Alejandro López Josu Mirena Igartua

Laburpena

Emisibitate infragorria materialen propietate termofisiko bat da. Erradiazio elektromagnetikoa igortzeko materialek daukaten ahalmena adierazten du parametro horrek. Eguzki-energiaren industrian erabiltzen diren materialen emisibitatea neurtzea oso garrantzitsua da materialen eraginkortasuna handitzeko; izan ere, erradiazio bidez gertatzen diren bero-galeren kalkuluak egiteko eta galera horiek saihesteko, ezinbestekoa da emisibitatea. Emisibitatearen zehaztasun handiko neurketak egin dira UPV/EHUko puntako tresna bat erabiliz Mg-%47Zn-%4Al aleazio hirukoitz eutektikoan, zeina eguzki-energia termikoa metatzeko sistemetarako hautagai den.

Abstract 369 | PDF Downloads 457

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Emisibitatea, energia termiko, energia-metaketa, espektroskopia infragorria

Atala
Ale Arrunta