Arteztutako gainazaletan diamantatze prozesuko patroiak karakterizatzeko metodologiaren garapena

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 02-04-2019
Aitzol Galletebeitia Gorka Uranga Jorge Álvarez Iñigo Pombo

Laburpena

Diamantatze prozesuaren eragin nabarmenetako bat da prozesuak pieza arteztuaren gainazalaren akabera baldintzatzen duela. Hain zuzen, aitzinapen transbertsaldun diamantatze prozesuen eraginez, arteztutako piezen gainazalean helize itxurako markak agertu ohi dira. Gisa horretako markak agertzeak eragin kaltegarriak izan ditzake zenbait aplikazioren errendimenduan, piezen funtzio nagusia zigilatzea edo koipeztatzea bada. Horren aplikazio nabarmenetako bat zigilu erradialak daramatzaten ardatz birakariak dira, non ezinbestekoa gertatzen den zigiluaren bizitza ahalik eta gehien luzatzea betiere zigilatzea bermatuaz. Horretarako, ezinbestekoa gertatzen da piezaren gainazala neurtu eta helize itxurako patroiak era egoki batean karakterizatzea. Artikulu honetan, patroi horiek ebaluatzeko erabiltzen diren ohiko metodoen berrikusketa sakon bat egiteaz gain, metodologia berri baten berri emango da, IK4-Ideko garatzen ari dena arteztutako gainazalak neurtzeko eta dressing-leada karakterizatzeko.

Abstract 292 | PDF Downloads 350

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

dressing-lead, patroi helikoidalak, diamantatze, artezketa, azal akabera, zigilu erradial.

Atala
Ale Berezia