Galleria mellonella insektua eta Caenorhabditis elegans nematodoa, infekzio eredu boteretsuak Candida glabrata eta erlazionatutako espezieen birulentzia ikertzeko

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 10-01-2020
Ainara Hernando-Ortiz Estibaliz Mateo Marcelo Ortega-Riveros Iker De-la-Pinta Guillermo Quindós Elena Eraso

Laburpena

Kandidiasia Candida generoko espezieek eragindako infekzio mikotikoa da. Candida albicans agente etiologiko nagusia da baina gero eta gehiagotan Candida generoko beste espezie batzuk agertzen ari dira kandidiasiaren eragile bezala eta, hauen artean, Candida glabrata espeziea. Espezie honekin lotuta beste bi espezie daude, Candida bracarensis eta Candida nivariensis, teknika molekularrek ondo desberdindu ditzaketenak. Aldaketa etiologiko hauek ondorio larriak izan ditzakete kandidiasiaren diagnostikoan, tratamenduan edota pronostikoan, besteak beste, bere patogenia edo antifungikoekiko sentikortasuna oso desberdina izan daitezkeelako. Ordezko eredu esperimentalek erabiliz mikroorganismoek eragindako gaixotasunen patogenia eta terapia ezagutzeko ezinbesteko aukera ematen dizkigute, eta hauen artean, Caenorhabditis elegans nematodoa eta Galleria mellonella lepidopteroa ditugu. Ikerketa lan honetan konbentzionalak ez diren bi animalia eredu hauen erabilgarritasuna ebaluatu nahi izan da Candida glabrata, Candida bracarensis eta Candida nivariensis harreman filogenetiko estua duten hiru espezie hauen birulentzia in vivo aztertzeko.

Abstract 278 | PDF Downloads 196

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Candida glabrata, Candida bracarensis, Candida nivariensis, birulentzia, ordezko ereduak

Atala
Ale Arrunta