Itsas estazio biologikoen historia eta kostaldeko bioaniztasunaren ikerketa
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Itsasoa ez da guretzat, gizakiontzat, ohiko bizi-eremua. Ez da gure habitata eta gure historiaren zati nagusian lur-eremuak banatzen zituen pasabidea edo amildegia baino ez da izan. Horretan, bertan bizi diren organismoak eta haien berezitasunak arrotzak izan zaizkigu mendeetan zehar. Itsasoarekiko hurbilketan dugun zailtasun horretan gizakiok trebezia eta azpiegitura bereziak garatzeko beharrean aurkitu gara. Itsasontziak eta laginketa-metodo aproposak behar ditugu, baina baita itsasotik hurbil egonkorki kokatuak dauden ikerketa-azpiegiturak eta «egoitzak» ere. Izan ere, eta oro har, kostaldeetan aurkitzen da itsaso guztietan bioaniztasun ugariena, lurraren eta itsasoaren arteko mugak biziaren loratzea ahal- bidetzen baitu. Aniztasun horren ikerketa izan da itsas estazio biologikoen xedea xix. mendetik. Haien ikerketa-bidaian zientifikoei egoitza eskaintzeko sortutako ikerketa-azpiegiturak, tresneria, babesa, eta trebatutako laguntza zein oinarrizko ezagutza eskaintzen dituzten «itsas geltokiak». 150 urte luzeetako bidaia honetan, itsasoko organismoek lehen lerroko oinarrizko ikerketarako bideak eman dituzte (itsas eredu biologikoen erabileraz). Gainera, itsasoko izakiok gizakiontzat ezinbesteko baliabideak ustiatzeko aukerak eman dituzte (arrantzua, itsas akuikultura...), «bioteknologia urdina»ren garapenarekin itsas eskualdeen garapen sozioekonomikorako etorkizunezko promesa bilakatu diren bitartean.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
itsas estazio biologikoak, bioaniztasuna, eboluzioa, biologiaren historia, itsas baliabide biologikoak, itsas eredu biologikoak