Zelulosa biopolimeroaren propietate molekularrak argiratzen

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 04-01-2021
Imanol Usabiaga
Maider Parra
Aran Insausti
Ander Camiruaga
Antonio Veloso
José Andrés Fernández

Laburpena

Zelulosa munduko biopolimerorik ugariena da, eta egiturak sortzeko erabiltzen du naturak. Ikerketa honetan, polimero honi buruzko ezagutza zabaltzeko zenbait kalkulu eta esperimentu proposatu dira. Propietate makroskopikoak propietate molekular eta molekula-arteko askoren nahasketaren ondorioa dira: horiek isolatzea eta gure mesederako erabiltzea da helburua. Laser-espektroskopia erabiliz, glukosa monomeroaren eta konplexuen ikerketa egin da, hauek gas eran izoztuta eta isolatuta daudelarik. Hemendik lortutako informazioa emaitza konputazionalekin zuzenean alderatu daitekeenez, kalkulu-metodorik egokiena aukeratu da. Azkenik, metodo teoriko honen bidez, zelulosaren kateak eta haien arteko elkarrekintzak argitu dira. Ikerketa honen bidez zenbait ezaugarri ikusi dira, haien artean b-glukosaren egitura zapalak hidrogeno lotura gehiago eta eraginkorragoak sortzeko duen gaitasuna duela.

Abstract 281 | PDF Downloads 233

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Gas fasea, espantsio supersonikoa, espektroskopia laserra, 3D egitura esleipena, kimika konputazionala, mekanika molekularra, ab-initio, DFT, energia askea, lotura energia.

Atala
Ale Arrunta