Bigarren helburua: gosea ezabatzea, benetan bilatzen ez den helburua

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 19-10-2021
Efren Areskurrinaga Mirandona

Laburpena

Gaur egun, oraindik ere milioika pertsona gose da munduan, elikagaien ekoizpena asko handitu eta populazioaren igoeraren gainetik hazi bada ere. 768 milioi pertsona azpielikaturen arazoa merkatuetan dauden elikagai horiek eskuratzeko nahiko errenta ez izatean datza finean, ez elikagai faltan. Izan ere, globalizazio-prozesu neoliberalak elikadura-eredu industrial globalizatuaren aldeko bide sendoak eraiki ditu azken hamarkada hauetan. Baina, elikadura-sistema globala eratzearekin batera, nekazaritzaren produkzioaren ereduak aldatu dira, jarduera modernizatzeko ustezko beharraren izenean. Eremu globalaren dinamikak eta nekazaritza-politiken erabakiek eragin itzela izan dute tokiko baserritarrengan eta elikadura-sistemen joeretan, eta argi-itzalak sortu dituzte haien garapenean. Itzalak hizpidera ekarriz, hainbat herrialde eta milioika pertsonaren elikadura-ziurgabetasuna areagotu dute, baita gosea nabarmen hedatu ere munduko biztanlerian. Elikadura-sistema global horren egungo joerak mantentzen badira, ezinezkoa izango da Garapen Iraunkorrerako Bigarren Helburua betetzea, hau da, gosea eta beste nutrizio-gabezia batzuk amaitzea, ez 2030. urterako, horixe baita hartutako konpromisoaren epemuga, ezta aurreragorako ere. Egoera larri hori iraultzeko, egungo ekonomia-politika liberalizatzaileak elikaduraren eta nekazaritzaren sistemetatik eta haien gaineko politiketatik alboratu behar dira, eta nekazaritzan oinarritutako elikadura- eta nekazaritza-sistema iraunkorrak sortu, herrialdeen burujabetza eta elikagaien elikadura-funtzioa berreskuratuz, mozkin-iturrietatik haratago.

Abstract 211 | PDF Downloads 0

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

2. GIHa, gosea, azpielikadura, elikadura-sistemak, ekonomiaren liberalizazioa, elikadura-mendekotasuna, elikadura-ziurgabetasuna

Atala
Ale Berezia