Aldibereko teknika biologikoen bitartezko lurzoru kutsatuen erremediazioa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 12-02-2021
Erik Urionabarrenetxea Nerea Garcia-Velasco Mikel Anza Unai Artetxe Rafael Lacalle Carlos Garbisu Txema Becerril Manu Soto

Laburpena

Gaur egun ugariak dira mundu mailan zein Euskal Herrian jarduera antropikoek kutsatuta dauden edo kutsatuta egon daitezkeen lurrak. Metal astun edo elementu organikoekin kutsatuta dauden lurzoru horiek erremediatzeko teknikak anitzak eta izaera ezberdinekoak dira. Alde batetik, erremediazio-teknika fisiko-kimiko klasikoak daude, errendimendu altu eta aplikazio-denbora laburrak dituztenak, baina, kontrara, kostu altu eta inpaktu ekologiko handiak dituztenak. Bestetik, teknika biologikoak daude, merkeagoak eta ingurumenarekiko adeitsuagoak, baina, aplikazio-denbora luzeak behar dituztenak. Horien artean daude landareekin gauzatzen den fitoerremediazioa, zizareekin gauzatzen den bermierremediazioa zein mikrobioekin gauzatzen den bioerremediazioa. Lan honetan, teknika horien ezaugarri nagusiak eta aplikagarritasuna jorratzen dira, bakarkako erremediazio-teknika zein teknika konbinatu gisa.

Abstract 342 | PDF Downloads 242

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

lurzoruak, kutsadura, bioerremediazioa, fitoerremediazioa, bermierremediazioa

Atala
Ale Arrunta