Hari metalikoetan eta arku elektrikoan oinarritutako fabrikazio-gehigarriko WAAM teknologiaren oinarriak eta aplikazioak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 22-02-2021
Eider Aldalur
Asier Panfilo Alfredo Súarez
Jone M. Ugartemendia

Laburpena

Fabrikazio-gehigarria geruzaz geruza piezak eratzean oinarritzen den produkzio-kontzeptu berria da. Fabrikazio-gehigarriaren barneko teknikek duten izaera dela eta, orain artean fabrikazio-teknika tradizionalek inposatutako diseinu-mugak gainditzea ahalbidetzen dute. Material mota anitzetan lan egin dezaketen arren, lan honetan material metalikoetan oinarritutako fabrikazio-gehigarriko teknikak azalduko dira. Horien artetik, arku eta hari bidezko fabrikazio gehigarrian (ingelesez, Wire Arc Additive Manufacturing (WAAM)) arreta berezia ezarriko da, erakusten dituen abantailak direla eta. Lan honen helburu nagusia WAAM teknologia metalen fabrikazio-gehigarriaren barruan kokatzea da, teknologia honen deskribapena eginez eta hark industrian dituen hainbat aplikazio azalduz. Horretarako, lehenik eta behin, metalen fabrikazio-gehigarriko prozesu nagusiak azalduko dira, eta materiala elikatzeko eraren araberako sailkapen bat aurkeztuko da. Ondoren, WAAM prozesuaren deskribapena eta xehetasunak azalduko dira. Jarraian, WAAM teknologiaren bidez piezak fabrikatzeko erabilitako ekipamendua eta aplikazio eremu bakoitzeko (fabrikazio zuzena, ez-zuzena eta konponketak) adibide industrial erreal bat azalduko da. Fabrikazio zuzenean, 5356 aluminio-aleazioan topologikoki optimizatutako diseinua duen dorrearen fabrikazioa azalduko da, diseinu originalarekin alderatuta % 31ko pisu aurrezkia lortuz. Fabrikazio ez-zuzenean, ER70S-6 altzairuan tamaina handiko molde baten fabrikazioa aipatuko da. Azkenik, konponketei dagokienez, H13 altzairuzko molde higatu bat WAAM teknologiaren bidez nola konpondu den azalduko da.

Abstract 311 | PDF Downloads 171

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Fabrikazio gehigarria, WAAM, aleazio metalikoak

Atala
Ale Arrunta