Edari energetikoak eta haien eraginak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 11-05-2021
Olatz Basterra Igor Horrillo

Laburpena

Edari energetikoak, osagai nagusitzat kafeina duten eta akidura gutxitzeko, arreta egoera hobetzeko eta errendimendu fisiko zein intelektuala bultzatzeko merkaturatutako edariak dira. Edari motaren arabera, kafeina kantitatea alda daiteke, hau 50 miligramotatik 505 miligramotarainokoa izan daitekeelarik. Hauen kontsumoak gora egin du azken urtetan, salmenta librea dela eta oso eskuragarri daudelako alde batetik, eta bestetik, merkaturatze zabal eta marketin handiak direla medio. Elikadura osagarri gisa sailkatzen direnez, lurralde batzuetan ez daude behartuta etiketan kafeina kantitate zehatza edota erabilera egoki baterako alarma zeinuak idaztera, eta honek kafeina intoxikazioa izateko arriskua asko handitzen du. Kafeinaz gain, karbohidratoz, taurinaz, landare estraktuz, bitaminaz, mineralez, eta hainbat substantzia bioaktiboz osatuta daude. Hala ere, kafeina da, hauek edan ondoren, organismoak pairatzen dituen eragin gehienen erantzule. Kafeina mundu mailan gehien kontsumitzen den psikoestimulatzailea da eta nahiz eta iraganean oso lotua egon den hipertentsioa, arritmia, antsietatea eta loezina bezalako arazoekin, kontrakoa dioten eta beraz baieztapen horiek zapaltzen dituzten entsegu kliniko asko daude. Azkenik, haur, nerabe eta haurdunak talde sentikorrak kontsideratzen direnez, muga bereziak ezarri dira hauek har dezaketen eguneko kafeina kantitate maximoari dagokionez. Hainbat entseguk muga horretatik beherako kontsumoek arazo larririk ekartzen ez dutela frogatu dute. Heldu osasuntsutan, ez dago edari energetikoen kontsumoa debekatzeko ebidentziarik, hala ere, ez lirateke kafeina iturri izan behar haurretan, talde hauetan, edarion kontsumoa arazo ezberdinekin lotuta dagoela ikusi baita.
Abstract 310 | PDF Downloads 368

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Edari energetikoak, kafeina, hipertentsioa, arritmiak

Atala
Ale Arrunta