Animalia jatorridun hondakinen balio-ematea: aktibazio-estrategiak eta erabilgarritasuna hainbat industria-prozesutan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 26-01-2022
Unai Iriarte Urtzi Arteagabeitia Eva Epelde Jose Luis Ayastuy Irene Sierra

Laburpena

Animalien haragi- eta hezur-hondakinak gero eta arazo larriagoa bihurtu dira egungo kontsumo-ohituren ondorioz. XX. mendearen amaieran «behi eroen gaixotasuna» izenaz ezagutu genuen osasun-krisia eta gero, erabilpenik gabe geratu ziren abereen elikadurarako erabiltzen ziren animalia-hondakinen ehunka tona. Harrezkero, nabarmen handitu da za- bortegietara bideratutako hondakin kantitatea. Geroztik egindako ikerketen arabera, hainbat aplikaziotan ikusi da hezur-ikatza material oso erabilgarria izan daitekeela. Adibidez, kutsatzaileen degradazio- edo ezabatze-prozesuetan, erabilgarritasun hau erakusten du neurri batean hezur-ikatzaren osagai nagusia den apatitoak, uretan duen disolbagarritasun txikiagatik eta ioiak trukatzeko duen ahalmen handiagatik. Hezur-ikatzetik eratorritako materialak ere modu arrakastatsuan erabili dira euskarri katalitiko gisa eta prozesu elektrokimikoetan. Material horren aplikagarritasuna bere egitura porotsuarekin dago zuzenean lotuta. Lan honetan, hezurretatik material erabilgarriak lortzeko gaur egun ikertzen ari diren prozesuak azalduko dira. Hezur-ikatzaren porotasun-maila ezberdina garatzeko, beharrezkoak dira aktibazio kimiko edo kimiko-fisiko egokiak. Aktibazio kimiko-fisikoa soilik fisikoa baino abantailatsuagoa izan ohi da, ezaugarri hobeak lortzen direlako solidoan, bai etekinaren aldetik eta bai gainazal-azaleraren aldetik (biak handiagoak). Halaber, tratamendu kimiko-fisikoa erabiltzen denean kiskaltze-tenperatura txikiagoa erabil daitekeenez, ehundura-ezaugarri hobeak erdiesten dira, orohar. Metodo eta teknika ezberdinen aplikazioei esker, animalia-hondakin solidoen balio-ematea bideragarria dela frogatuko da. Halaber, halako teknologia garatzeko gai izanez gero, zabortegietako metaketak nabarmen murriztuko lirateke, beti ere ingurumenaren jasangarritasuna bermatuz.

Abstract 143 | PDF Downloads 147

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

animalia-hondakinak, apatitoa, aktibazio kimiko eta fisikoa

Atala
Ale Arrunta