Streptococcus pneumoniae eta Haemophilus influenzae bakterio-espezieek eragindako infekzio inbaditzaile eta ez-inbaditzaileak: txertaketaren eraginak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 27-07-2023
Maitane Ibar-Bariain María Concepción Lecaroz Agara Alicia Rodríguez-Gascón Arantxa Isla And´res Canut

Laburpena

Streptococcus pneumoniae eta Haemophilus influenzae bakterio-espezieek eragindako infekzioek prebalentzia handia dute eta infekzio inbaditzaileek koadro larriak dakartzate. Prebentziorako estrategia nagusia txertaketa da. Txerto pneumokoziko konjugatuak (PCV; ingelesezko sigla) eta b motako H. influenzaeren (Hib) aurkako txertoak haurren txertaketa-egutegian ezarrita daude. Txerto polisakaridiko pneumokozikoa (PPSV23; ingelesezko sigla), aldiz, 65 urtetik gorakoak diren helduetan erabiltzen da, eta infekzio pneumokozikoa edukitzeko edo, infekzioa izanez gero, konplikazio larriak garatzeko probabilitatea duten gainerako helduetan eta 2 urtetik gorako haurretan erabiltzea gomendatzen da. Txerto hauen ondorioz mikroorganismo hauek eragindako infekzioen intzidentzia eta hilkortasuna murriztu da, hala ere, gaixotasun inbaditzaileak karga handia suposatzen du. Gainera, serotipoen banaketan eta antimikrobianoekiko sentikortasun-profilean ere aldaketak eragin izan dituzte. Txertoen ezarpena eta estaldura mantentzea garrantzitsua da, baina baita gaixotasun pneumokozikoaren eta Hib-k eragindako gaixotasun inbaditzailearen zaintza epidemiologiko jarraitua egitea ere, aldaketa epidemiologikoen monitorizazioa eta etorkizunerako prebentzio-neurrien eta txerto berrien garapenaren ebaluazioa ahalbidetzeko.

Abstract 176 | PDF Downloads 126

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Streptococcus pneumoniae, Haemophilus influenzae, txerto pneumokoziko konjugatuak, b motako Haemophilus influenzaeren aurkako txertoa, zaintza epidemiologikoa

Atala
Ale Arrunta