Petrologia eta mineralogiaren erabilera zeramika arkeologikoen azterketan
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Arazo arkeologikoei irtenbideren bat aurkitzeko erabiltzen diren teknika fisiko-kimikoen multzoari Arkeometria deritzo. Zeramika arkeologikoen ikerketetan, alde batetik, teknologiari buruzko informazioa lortzeko erabiltzen dira eta bestetik, zeramikak egiteko erabiltzen diren lehengaien jatorriari buruzko datuak ateratzeko. Beraz, lan honetan aurkeztuko diren analisi-metodoak dira xafla mehearen petrografia eta x izpien difrakzioa, alegia, geologia arloko oinarrizko metodoak. Ikerketa-metodo hauek, buztin zeramikoen bai iturburuari buruzko bai manufaktura teknikarekin loturiko alderdiei buruzko informazioa eman dezakete. Mikroskopioaren bidez zeramika arkeologikoen osagaiak eta hauen ehundurak ikusiz, argibideak atera daitezke zeramikagintzari buruz eta aldeko kasuetan buztinen iturburuari buruz. X izpien difrakzioak erreketan gertatzen diren aldaketa mineralogikoak kontuan hartuta (mineral batzuen ezegonkortzea eta desegitea eta beste batzuen neoformazioa), erreketa-tenperatura zein izan den ondoriozta daiteke.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Petrologia, mineralogia, zeramika, arkeologikoa