Euskal Zibilizazioaren Hipotesia, Giza Populazioen Genetikaren Alorretik Aztertuta

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 19-07-2011
Mikel Iriondo Orensanz

Laburpena

Zientzialari gehienek euskaldunak Euskoakitaniar eskualdean antzinatik bizi garela onartzen dute. Euskal Zibilizazioaren hipotesiak aipaturikoa gainditu eta arkeologia, hizkuntzalaritza eta genetikaren alorretan ikusten diren zenbait antzekotasunetan oinarriturik, Europa osoan (eta Afrikan ere) euskal erroak izan zituen kontinente linguistiko, genetiko eta kulturala definitu du. Artikulu honetan, giza populazioen genetikaren alorretik aztertu da hipotesi hori. Analisi honen ondorioz, hipotesiak populazio-genetikaren oinarriak betetzen ez dituela agerian geratu da, batez ere hautespen naturalarekin erlazionaturiko gene bakarreko ikerketetan oinarrituta dagoelako. Euskal Zibilizazioa, bai populazio-genetikan, bai beste arlo batzuetan, (arkeologian edo hizkuntzalaritzan kasu), egun gainditu diren ondorio zientifiko zaharkituak berreskuratzean oinarritzen delarik, garrantzi zientifikorik ez duen hipotesia da.

Abstract 129 | PDF Downloads 263

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Genetika, euskal zibilizazioa

Atala
Ale Arrunta