Produkzio-sistema automatizatuen kontrola garatzeko MeiA metodologia

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2025-09-03
Nagore Iriondo Ekaitz Hurtado Isabel Sarachaga Maria Luz Alvarez Arantzazu Burgos

Laburpena

Automatizazio industrialeko sistemak kontrolatzeko softwarea gero eta konplexuagoa denez, garapen- eta dokumentazio-metodologiak behar dira. Helburua softwarearen modularitatea hobetzea da, zenbait ezaugarri hobetze aldera: berrerabilera, enpresa-hierarkia osoan elkarreragingarritasuna, malgutasuna, iraunkortasuna eta hedagarritasuna. Alderdi horiek MEthodology for Industrial Automation (MeiA 4.0) metodologiarekin jorratzen dira. Metodologia horrek software-ingeniaritzaren praktika onenak baliatzen ditu, baita automatizazio-ingeniaritzaren metodo eta estandar ondo hedatuak ere. Metodologiak zenbait baliabide eskaintzen ditu kapsulatutako kontrol-osagaien multzo bat garatzeko: gidak, txantiloiak eta tresnak. Osagai horiek elkarrekin lan egiten dute, bai ohiko produkzioari bai akatsak dituen produkzioari heltzeko, eta goiko mailekiko integrazioa bermatzen dute automatizazioaren hierarkian. Garapen-prozesu osoan automatizazioaren alorreko terminologia erabiltzen da, eta horrek hobetu egiten du komunikazioa produkzio-sistemaren garapenean, instalazioan eta funtzionamenduan parte hartzen duten guztien artean. Kasu praktiko gisa, mihiztatze-zelula baten kontrolaren garapena aurkezten da. Zelula horretako kontrol-sistema kapsula-unitate multzo batek osatzen du, zeinek lan-estazioak kontrolatzea duen zeregin, eta unitate horien elkarreraginaren bidez lortzen dira ekoizpen-helburuak. Metodologiaren aplikagarritasuna inguruko enpresetan ere frogatu da master amaierako lanen bidez.

Abstract 379 | PDF Downloads 202

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Industry 4.0, automatizazio-sistema industrialak, kontrol automatikorako softwarea, diseinu- metodologia, kontrolagailu logiko programagarriak

Atala
Ale Arrunta