Hazirik gabeko genomak: DSIaren aroan zientzia irekia eta justizia globala uztartuz

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2026-03-25
Leire Escajedo San-Epifanio

Laburpena

Biodibertsitatearen digitalizazioa eraldatzen ari da landare-baliabide genetikoak ulertzeko eta kudeatzeko dugun modua. Mendeetan zehar hazi fisikoak erabili izan dira —nekazariek gordetakoak, merkatuetan trukatutakoak edo germoplasma-bankuetan zaindutakoak—, baina gaur egun genoma hori informazio digital gisa partekatzen da: ADNaren sekuentziak, nazioarteko gordailuetan biltegiratuak. Biodibertsitatearen “desmaterializazio” horrek, sekuentziazio masiboak, biologia sintetikoak eta adimen artifizialak bultzatuta, aukera berriak irekitzen ditu landare-hobekuntza bizkortzeko eta klima-aldaketaren zein ingurumen-degradazioaren aurrean erresilienteagoak izango diren laboreak sortzeko; baina, aldi berean, dilema juridiko, etiko eta politiko sakonak ere planteatzen ditu. Eztabaidaren muina honakoa da: sekuentzia horiek zientzia irekiko informazio gisa hartu behar al dira, jakintzaren ondasun komun gisa libreki zirkulatu behar dutenak, ala objektu ekonomiko gisa ulertu behar dira, eskubide esklusiboen eta sarbide- zein etekinen banaketa-mekanismoen menpe? 2016az geroztik, Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmenaren (CDB) esparruan egindako negoziazioetan koalizio desberdinak aurrez aurre jarri dira: bidezko konpentsazioa aldarrikatzen duten herrialdeak eta komunitateak alde batetik, eta sarbide irekian murrizketen aurka ohartarazten duten zientziaren eta industriaren sektoreak bestetik. NBEk deitutako COP15ean (Montreal, 2022) eta COP16an (Cali, 2024) momentuz emaitza hau izan da: etekinetan parte hartzeko mekanismo aldeaniztun baten diseinua, sarbide irekia babesten duena eta banaketa Etekinen Funts Global baten bidez kanalizatzen duena. Artikulu honek zientzia irekia eta patrimonializazioaren arteko tentsio hori aztertzen du, eta sekuentzia digitalen informazioaren (DSI) gobernantzak landare-aniztasunaren etorkizuna nola baldintzatu dezakeen arakatzen du: jasangarritasun partekatu baterantz ala botere-asimetriaren aro digital berrirantz.

Abstract 22 | PDF Downloads 9

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Digital Sequence Information (DSI), biologia sintetikoa, zientzia irekia, sarbidea eta etekinetan parte-hartzea (ABS), nazioarteko gobernantza, landare-baliabide genetikoak,, jasangarritasuna

Atala
Ale Arrunta